Dokumentuak kontsultatu (leiho berria) (pdf – 199,91 KB – nouvelle fenêtre) Erref. KE.IG – 538.2019 Bi mila eta hemeretzigarren urtean, urriaren 16an, asteazkenarekin, 18:30ean, Herriko Kontseilua bildu da, Kotte ECENARRO jaun auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., ELIZALDE j., CAZALIS and., POLA LAKE and., ARRUABARRENA j. […]
Karrikan 2016an sortu zen, Pirinioen alde bietan kaleko arte eszenikoen sorkuntzak bultzatzeko eta laguntzeko helburuarekin, eta beste urte batez laguntza berritu eta handitu egin da.Une honetan, Bilboko, Gasteizko, Leioako eta Hendaiako udalek eta Euskal Herriko mankomunitateak-Hamekak osatzen dute, lurraldeko beste bazkide batzuekin eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen finantziazioa du. Bilbon, 2019ko irailaren 20an. Aurtengo edizioan Karrikan […]
GEUZak aste urdina antolatzen du urriaren 7tik 12ra. Horren karietara, adinekoekin aritu ohi diren partaideak (GEUZa, Haizpean zahar etxea, CASER egoitza, Denentzat gizarte zentroa, …) mobilizatzen dira. Aste horretan, adinekoentzako hainbat animazio antolatzen dira, gure gizartean adinekoek duten gizarte zeregina eta lekua berresteko. Aste urdin horren gidalerroa belaunaldiartekoa izanen da, sukaldaritza lehiaketa batekin, Hendaiaren historiari […]
Irun eta Hondarribiko Bidasoa Atletiko Taldeak eta Hendaiako Urpean Subaquatique Club izeneko klubak, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren partaidetzarekin, TXINGUDI KORRIKA LASTERKETAREN XXI. ALDIA antolatuko dute 2019ko urriaren 5ean, larunbatarekin; lasterketa Hendaiatik Hondarribiraino joanen da, Irun ere zeharkatuz 10 kilometro justu-justu dituen ibilbide eder batean. Irristailukoak oinezkoen lasterketa baino 10 minutu lehenago abiatuko dira, hau da, 16:20an. […]
Iaz, festibal horren lehen aldiak ukan zuen arrakastak bultzaturik, Egiazko Utopien Zinemaren Festibalak bigarren aldia biziko du datozen urriaren 4 eta 5ean «Lurraldeetan bestela bizi» gaiaren inguruan. Dokumental labur eta luze zenbaiten inguruan, ekitaldi horrek ekimen berritzaile horietako batzuk zabalago ezagutu eta haien inguruan eztabaidatzea proposatzen dizue. Hendaiako Variétés zinemagelak hartuko du festibala eta gizarte […]
Egun dolu nazionaleko eguna dugu Jacques Chirac Errepublikaren lehendakari izan zenaren omenez, irailaren 26an ostegunean, hil baitzen. Haren oroimenean eta gure Errepublikaren protokoloa betez, minutu bateko isilaldia eginen dugu administrazio orotan 15 orenetan. Kotte ECENARRO auzapezak eta Herri Kontseiluak gonbidatzen zaituztete, hala nahi duzuen guztiak 15 orenetan Hendaiako Herriko Etxearen aitzinean biltzera Errepublikaren omenaldi horren egiteko.
Hurrengo gaualdiak: 2019ko urriaren 3an, azaroaren 7an eta abenduaren 5ean (ostegunarekin), 18 :30ean, Ondarraitz klubaren egoitzan Hendaiako Herriko Etxeko Gazte Informazio Bulegoak hizkuntza jokoak antolatzen ditu, parte hartzaileen arteko topaketak errazteko eta hizkuntza-adierazpena bultzatzeko, modu dibertigarrian eta giro goxoan. Hizkuntza joko hauek hilabetean behin programatuak dira, Ondarraitz klubaren egoitzan. 2 ordu inguru irauten dute. Dohainik dira. […]
Ekintza Publikoaren eta Kontu Publikoen Ministerioak eta Ekonomia eta Finantzen ministroaren ondoko Estatu Idazkaritzak sinatu dute, egun, irailaren 25ean, Biarritzeko G7 gailurraren antolakuntzaren ondorioz galera handiak jasan dituzten merkataritza, eskulangintza eta zerbitzu enpresentzako laguntza bereziari buruzko ministerioaren zirkularra. Zirkular horrek zehazten ditu ekitaldi horren ondorioz kaltetuak izan diren merkatariei kalte ordaina emateko baldintzak. Kalte ordainak […]
Irailaren 18ko Herri Kontseiluaren bilkuran, lanen gidaritza hitzarmen bat onartu da Herriaren eta Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren artean, Haizpean eraikina zaharberritzeko, Lizardi auzoko Mermoz karrikan. Herria lekuen jabea da eta 1800 m2 dituen eraikin hori zaharberritu nahi du eta ostatatze gabeko aisialdi harreren eta elkarteen erabileretarako egokitu, bai eta Giza Elkartasunen Departamentu Zuzendaritzaren zerbitzuak ere han kokatzeko, […]
2019ko irailaren 21, larunbateko zure arratserako, Hendaiako Kultura Zerbitzuak guztiaz arduratu eta RUBIK-en azken sorkuntza proposatzen dizue «Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak». Zatozte saldoka euskal eta kataluniar artistez osaturik den eta Bilbotik zuzenean datorkigun konpainia hori ezagutzera! Horretarako, hitzordua ematen dizuegu 20:30ean, Mendi Zolan kulturgunean, Hendaian. Ikusgarri hori ZU-BI sareak sostengatzen du; Hendaiako Herriko […]
Ondarearen 36. Europar Jardunaldia 2019ko irailaren 21 eta 22an eginen da. Honako animazio hauek proposatzen dira Hendaian. Irailak 20, ostirala Ilunabarreko ibilaldi kontatua. Asporotsttipi – Erlaitzaren Etxea. Turismo Bulegoan izena eman behar da. Irailak 21, larunbata Abadia gazteluaren bisita. Leku kopuru mugatua. Txartelak bertan erosi behar dira. Kultura ibilaldia “Au coeur de la cité basque” (Euskal […]
2019ko irailaren 22an, igandearekin, Erlaitza, naturagune bikain hori, ibiltarientzat izanen da soilik. Goizeko zortzietatik arratseko zazpiak eta erdi arte joan zaitezke Erlaitzean lasai ibiltzera, motordun ibilgailu ororentzat hetsirik izanen baita. Ibilmolde eztientzat izanen da soilik! Jardunaldi hori 64 Departamentu Kontseiluak antolatzen du, ohiko partaide anitzen laguntzaz, haien artean Hendaiako Herriko Etxea dugularik. Egitaraua