Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak ADI BIDASOA aurkeztu du

Urteko topaketen lehen edizio hau gazteen ingurukoa izango da, Gazteen Europako Urtearen ondoren. Otsailaren 28an izango da, Irun Factoryn, 17:30etik aurrera. Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, ADI BIDASOA antolatu dute 2023ko otsailaren 28an Irun Factoryn (José Antonio Loidi Bizcarrondo, 8 – behea – Irun – 20302). Gazteen Europako Urtearen ondoren, […]

Estereotipoak bankuan geratzen dira

Hendaiako Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordea kirol alorrean gertatzen diren bereizkerien aurkako borrokan engaiatzen da eta bi hitzordu proposatzen ditu Emakumeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Egunaren harira. Aurten, kirolean ematen diren estereotipoen gaia hautatu da. Gizarte jardun orotan bezala, kirol jardunetan ere sexuzko markak erabiltzen dira. «Jadanik bide zenbait ibili izanagatik ere, kolektiboki ahalegintzea da […]

Adinekoen askaria ihauterian

Martxoaren 13 astelehenean, GEUZak askari ikuskizun bat antolatuko du Brasilgo ihauteriaren gaiaren inguruan, 60 urtetik gorako hendaiarrentzat, Gaztelu aretoan Egitaraua: 14:30 – Harrera 15:00 – Ikuskizuna “Aquarela do brasil” Jokalariak: Alô Brasil taldea eta Mike Angel’s, 16:00 – Askaria Ikuskizuna eta askaria urririk dira, GEUZak eskainirik. Izen emateak GEUZean: +33 (0)5 59 48 23 10, […]

Zuhaitzen Begiratzeko Nazio mailako Taldea (GNSA) herriko etxean hartua

Errepublika plazaren berriztapena dela eta horko zuhaitzen gaia, bereziki 3 ezki Donoxenera aldatzea, bilkura baten gaia izan da GNSA taldearen Géraldine Jourdan lehendakarietako baten eta Ganix Grabières garapen iraunkorraren auzapezordearen artean, bertan zirelarik ere zerbitzu teknikoen zuzendaria eta Bizi Ingurune eta Ondarearen Kudeaketa Sailetako arduradunak ere.  Zuhaitzen aldaketari buruzko erabaki hori 2019an herriko zuhaitz handienetaz […]

Mozorroak prestatu!

Hendaiako ihauteriak otsailaren 25ean ospatuko dira. 14:30etatik goiti, Gazteluko Aretoaren zabalgunean, hainbat animazio izanen da eta 16:30etan bertatik abiatuko da hirigunea zeharkatuko duen desfilea. Herriak hendaiar guztiak ospakizunetan parte hartzera gomitatzen ditu. Egitaraua: 14:30 – 16:30: Haurrentzako animazioak (egurrezko jokoak, sorkuntza tailerrak, makillajea, maska apaingarriak, marrazkiak, joko handia Animare 64 elkartearen eskutik). Gaztelu Aretoko zabaldegian. […]

Hogeita hamarretik gora zuhaitz jangarri landatuko dira negu honetan

Parte hartze bidezko aurrekontuaren proiektuak gauzatzen doaz. Hil honetan, zuhaitz jangarrien landaketari dagokio. Goiz honetan, 9:00etatik goiti, bizi ingurunearen saileko hiru langilek Ttiki-handi aisialdi harrerako hamabost bat haur hartu dituzte. Animatzaileek lagundurik eta bertan direlarik ere jarraipen batzordekide zenbait, Claire Dutrilleux proiektu gidaria, Ganix Grabières herritartasunaren eta Garapen Iraunkorraren ardura duen auzapezordea eta Kotte Ecenarro […]

Prezioak 2023ko urtarrilaren lehenetik landa : eskolaldi inguruko harrerak eta ludoteka / eskoletako eguerdiko atsedenaldia

208.2022 – ESKOLALDI INGURUKO HARRERAK ETA LUDOTEKA – PREZIOAK 2023KO URTARRILAREN LEHENETIK LANDA BUTORI andreak: familia kozientearen printzipio beraren arabera ezartzen dira; ez dugu lehen familia kozientea, hau da, apalena, ukitu, eta %2an emendatu ditugu gainerako familia kozienteen tarifak Halatan, bada, tarifak hemen beherean agertu bezala onar ditzazuen proposatzen dizuet: Oren erdirako tarifak KOZIENTEAREN KOPURUA: ZERBITZUAREN […]

Eskoletako menuak 2023ko urtarrilaren 2tik otsailaren 5erako astea

HENDAIAKO HERRIA – Geltoki, Hondartza, Lizardi, Jean Jaures (Hiri-barnea) eta Robert Boulaert (Intzura) ikastetxe publikoetan zerbitzatu bazkariak Asteazkeneko menua Ttiki Handi, Ttiki, Haurtzaroaren Etxea aisialdi zentroetan zerbitzatua 2023ko otsailaren 6tik 12ra Otsailaren 6an (astelehena) Indioilo biribilkatua Txahal-hanburgesa errea Purea belarrekin Barazki zartaginkada baserriko erara “Camembert” gasna Banillazko Vienako kopa Otsailaren 7an (asteartea) Arroltze gogortuak maionesan […]

2023ko urtarrilaren 25ean, asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 016.2023 Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, urtarrilaren 25ean, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., CEZA […]

Herri igerilekua eraikitzeko proiektua: Proiektuaren aurkezpena

Testuingurua Proiektuaren aurkezpena Bilkura publikoa Plangintza Proiektuaren aurkezpena Hendaiako Herriak, egokitasun eta aurreprogramatze azterketa baten ondoren, azkenean, egungo hornikuntza suntsitu eta leku berean berri bat eraikitzea hautatu du. Egin den hautua igeriketaren ikasketak sustengatzeari loturik da, Hendaia itsasleku izanik, lehentasuna baitzaigu itsasoari loturiko segurtasuna eskaintzea jende orori itsasoan dituzten jardunetan. Igerilekuaren neurria banakako erabiltzaileen, kirol […]

Herri igerilekua eraikitzeko proiektua

Testuingurua Proiektuaren aurkezpena Bilkura publikoa Plangintza Testuingurua Egun, Hendaiako Herriak (18 000 biztanletik gora) herri igerileku estali bat du, ekilore gisakoa, 1970. urtean eraikia. Igerileku hori Hendaiako Santiago karrikan da kokatua eta eskolek, elkarteek eta partikularrek dute erabiltzen, urtean 60 000 sartze inguru eginez. Halarik ere, hornikuntza hori zaharkiturik da eta ez da jadanik egungo […]

Hiri barnearen berriztatzea

Hendaiako Herriak 2018an ekin zion herri barnea berriztatzeko eragiketa handi baten gaineko hausnarketari. Proiektu hori biztanleen, turisten, oinezkoen eta txirrindularien bizi ingurunea hobetzeko funtsezkoa den herri barnearen biziberritu eta edertzeko urraspide orokor baten parte da. Hiri barnea erakingorragoa egiteko jadanik abian diren beste lanen (Jean Jaurès ikastetxearen zaharberritzea, Gaztelu aretoarena, Kanetako zaldaina egitea, Zubietan/Hegoalde eraikuntzen […]