18 hilabeteko agintaldiaren ondoren, udal oposizioa iratzartzen da. Baina iratzartze hau ez da oposizio konstruktibo batena, batzordeetan agertzen dena, hutsuneak edo akatsak zuzentzen lagunduko lukeena, ideiak proposatuko lituzkeena… Ez, holakorik ez. Zailtasunak inoiz gorde ez baditugu ere, Legarralde dosierra oso enblematikoa izaten jarraituko du udalak urbanizazioari eskainiak ziren hektareak laborantzari itzultzeko duen borondatean. Gogoratu behar […]
2021 bukatu zaigu baina birusa, aldiz, ez. Egoera gogorrak bizitu dituzten guztiak ditugu gogoan urte hastapen honetan. Hiru gairekin gara kezkaturik: Azken hauteskundeetan orain gehiengoa duen udal taldeak ahoan erabiltzen zuen arren, egiazki, amets hutsa edo bozak ekartzeko hitz hutsa zela dirudi orain Legarralde proiektuak. Guztia hankaz gora da, ezer ezin balia; ez da harritzekoa […]
Osasun egoera dela eta, urtarrilaren 23an Bixintxo elizan iragan behar zen Hendaiako abesbatzen Bixintxoko kontzertua deuseztatua da. Pier Pol Berzaitzen kontzertua mantendua da urtarrilaren 22an (larunbata), 21:00etan, Daniel Ugarte pilotalekuan, bai eta pilota partidak ere, urtarrilaren 28an (ostirala), 20:00etatik goiti, leku berean. Herriak eta Besta Batzordeak proposatu bi animazio horiez gain, beste bi hitzordu mantenduak […]
HENDAIAKO UDALA – Geltoki, Hondartza, Lizardi, Robert Boulaert eta Jean Jaures eskoletan zerbitzatu apairuak. 2022ko urtarrilaren 10etik 14ra ASTELEHENA Aza gorri porroskatua Haragi xehatua lursagar purean “Cotentin” gasna Txokolatezko Vienako kopa ASTEARTEA Patata entsalada Pariseko erara (artoa, tipulina, basilikoa) Stick begetarianoa Azalorea bexamelarekin Jogurt natural azukratua Sasoiko fruituak ASTEAZKENA Luzokerrak gasna laukitxoekin Oilasko xerra finak […]
Herriko Etxeak, Hendaia Turismo eta Merkataritza bulegoarekin batera, Eguberritako apainduren bigarren lehiaketa antolatu du eta 19 parte hartzaile lotu dira lehiaketara (etxeak, apartamentuak eta erakusleihoak). Epaimahaikideak herrian zehar ibili dira 19 horietako bakoitzaren lana hobeki ikusteko. Milesker zail gertatzen ari zaigun garai hau zertxobait alaitzeko ahalegina egin duten parte hartzaile guztiei. Aurten, epaimahaiak Denentzat gizarte […]
Urte hastapen honek dakarkigun berria lehentasunezko tarifaren abonua hartzen dutenentzat. Herriak zerbitzu hori plantan eman berri du, tokiko ekonomia bizkortzeko daraman politikaren harira. Richard IRAZUSTA, Elkartasunaren, Bizitegien eta Administrazio Orokorraren auzapezorde eta abonamendua ordaindu duen lehen hendaiarra pozik da eragiketa horrekin; berak dioenez, «oso eragiketa erraza da, eurotan egiteko prozeduraren berdina baita. Herriko etxean egin […]
Jaun andre horiek, adiskide maite horiek, agur, 2021 buka eta hementxe dugu 2022. Tradizioari jarraikiz, agiantzen garaiak herrian orain arte gertatu dena ikus eta etorkizuna gogoan hartzeko aukera eskaintzen digu. Batere atxiki nahi ez genuen tradizioa, berriz, agiantzak «bertaraturik» ez egitearena da, elkarrekin izatearen atseginean, muxu eta besarkadekin, zintzurra bustitzearekin batera. Alabaina, bigarren urtea dugu […]
2022ko urtarrilaren lehenetik goiti, 3500 biztanletik gorako herriek «hirigintza baimenen eskariak bide desmaterializatuan hartu eta bideratzeko teleprozedura berezia» behar dute ukan. Betebehar hori ELAN Legearen 62. artikuluak agintzen duenari jarraikiz Hirigintza Kodearen L.423-3 artikuluak ezartzen die. Halatan, bada, eraikitzeko, eraisteko edota antolatzeko baimenak aurkeztu eta bideratzeko, honako plataforma hau duzu: https://www.e-permis.fr egunero eta orduoro zabalik. […]
Hendaiako auzapezak, Kotte Ecenarro-k, herriko Kontseiluaren izenean urte berri ona desiratzen die Hendaiar guztieri. Urte Berri on
Hego Lapurdin Bil ta Garbiren ordezkapena egiten duten sailkapenaren enbaxadoreak hilero izaten dira lurraldeko hondakindegietan erabiltzaileei zaku horiak emateko eta sailkapenaren garrantziaz ohartarazteko. Jadanik kutxa horia ez dutenei zaku horiak banatuko zaizkie Hendaiako Txakamartegiko bideko hondakindegian (ikus gure mapa elkarreragilea). Gogoan hartu beharreko datak 8:30etik 12:30era eta 13:15etik 17:30era Txakamartegiko bideko hondakindegian Urtarrilaren 29ean Otsailaren […]
Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Kontseilu Nagusia gaur goizean bildu da Bileran, 2020rako aurrekontuaren likidazioaren berri eman da, eta 2022rako Partzuergoaren Aurrekontu Orokorren proiektua baliozkotu da. Proiektu horretan, Herritarren Partaidetzako partida berria sartu da. Irunen, 2021eko abenduaren 22an. Atzo goizean Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak bilera egin du Irungo Udaletxeko Batzar Orokorreko Aretoan. Bilera hasteko, […]
2021eko abenduaren 16ko ministerioarteko aginduak natura hondamendi egoera onartzen dio Hendaiako herriari, 2021eko abenduaren 9tik 12ra bizitu dituen uholde eta lohi isurketengatik. Onarpen horrek kalte ordainak jasotzeko aukera ematen die kalteak ukan dituztenei: zuen asurantza kontratuak eta zein ondasun estaltzen dituen ikus ezazue. Abenduaren 26 arte duzue kaltea zuen asurantzari adierazteko. Ukan dituzuen kalteen eta […]