Hendaiako “hiri barnearen” bisita
Martxoaren 30an, Beltzenea auzoko Daniel Ugarte pilotalekua bete-betea zen, Hendaiako Herriko Etxeko Hezkuntza eta Haurtzaroa eta Euskara zerbitzuek antolatu Eskolarteko 10. Euskal Kantu Txapelketaren karietara. Udaberriko eguzki ederra lagun, guraso eta haurrak elkartu ziren, euskararen hilabeteari amaiera ezin ederragoa eskaintzeko. 10. edizio hau berritasunaren zeinupean kokatua zen: errepertorio modernoagoa, data martxora atzeratua, eta Udalak haur […]
Herriko Etxeko finantzak kezkagarriak dira eta ez dute bat egiten gure herriko egungo beharrekin (bideak, espaloiak, mantenu eskasa…). Horrek ondorio kaltegarriak ditu hendaiar guziontzat. Hala, auzapez jaunak jadanik erabaki du %7,5eko zerga igoera. Funtzionamendu karguak atxikiz langile gutiagok lan zama bera egin beharko dute, ondorioz, lan baldintzatxarragoak eta biztanleentzako zerbitzu gutiago. Egiazko gurpil zoroa: mantenua […]
Ekitaldi hori martxoaren 24 astelehenetik 28 ostiralera eginen da, gure elkargoan ahalmen urritasuna dutenak gizarteratzeaz ohartarazi, informazioa eman eta laguntzeko xedearekin. Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak (GEUZ-CCAS) antolatzen du, tokiko hainbat eragile eta elkarterekin elkarlanean. Udalak, herri gizarteratzaileago eta elkartasun zaleago baten alde beti engaiaturik, ekitaldia sostengatzen du, ahalmen urritasunei buruzko solasari bide egin nahi baitio, […]
Badu 16 urte, udaberri guztiz, Hendaiak bere indarrak bateratzen dituela martxoa Euskararen hilabetea izan dadin. Euskara-bitaminak, gure hizkuntzan irakurtzeko, ikusteko, entzuteko, trukatzeko, ikasteko, parte hartzeko, mintzatzeko, arnasteko. Hendaia Euskaraz Udalak duen euskara garatzeko proiektu garrantzitsuan sartzen da, jakinez Hendaia Ipar Euskal Herriko herri aitzinatuenetarikoa dela hizkuntza politikan. Baina Hendaiako Herriaren euskararen aldeko mobilizazioa ez da […]
Guztira 5 irratsaio izango dira eta Antxeta Irratian ekoiztuko dira. Lehenengo saioa otsailaren 21ean emango dute. Gaurkotasuneko gaiak jorratuko dira eta denak euskaraz. Mugaz Gaindiko Partzuergoko euskara batzordeak sustatuta, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, mugaz gaindiko irratsaioen lehen edizioa jarri dute abian, mugaz-gaindikotasunean garrantzia duten alderdiei buruzko bost 5 grabaketa. Erreferentziazko datak edo ekitaldi esanguratsuak […]
Martxoa, euskararen hilabetea Hendaian Martxoaren 2an 19:00 Zine-topaketa: Nun habila Perkain ? Filmaren proiekzioa (euskaraz, azpitituluak frantsesez), ondotik solasaldia Mikel Erramouspé zuzendariarekin (euskaraz, aldibereko itzulpena frantsesez) Prezioa: zinemaren ohiko tarifak Les Variétés zinegelan Aldudarrak kultur elkartea hasi da dela 4 urte, Aldude eta auzo herrietako historia eta bizia erakusten dituzten irudiak biltzen. Lekuko pilotaren istorio aberatsa […]