Gehiengoaren taldea: 2025eko ekainaren udal aldizkariko zatia

Errepublikaren plaza: Hendaiako bihotza indartsuago ari da taupaka!

Joan den maiatzaren 9an une berezia bizi izan genuen gure herrian: Errepublikaren plaza berria estreinatu genuen. 18 hilabeteko lanen ondoren, Hendaiak bere erdigunea berreskuratu du: iragana errespetatzen duen baina etorkizunera begira egindako espazio berritua.

Elkarrekin egindako proiektu bat, guztion artean eraikia

2021eko martxotik goiti, herritarren iritzia entzuteko aukera zabaldu genuen. Asko izan zineten tailerretan, bilkuretan eta erdiguneko ibilaldietan parte hartu zenutenak. Zuen ideiak eta proposamenak oso baliagarriak izan dira: plaza atseginago, irisgarriago eta berdeago baten alde egin duzue, eta hori guztia kontuan hartu dugu. Horren adibide argia da elizaren ondoan dauden ezkiak mantendu izana; erabaki horrek oreka bilatzen du: berrikuntza eta oroimena, bizitza kalitatea eta modernitatea.

Plaza hau, Hendaiako beste proiektu guztiak bezala, guztion ahalegin eta engaiamenduen emaitza da.

Hemendik aurrera, plaza hau guztiona da.

Elkarrekin lanean jarraitu dezagun, Hendaia, herri ireki, abegikor eta bizia izateko ;  gaur eta etorkizunean herritar guztientzat bizitzeko leku atsegina izan dadin.