Gehiengoaren taldea: 2025eko irailaren udal aldizkariko zatia

Eraikitzeko baimena – Goiara proiektua Moleres izeneko lekuan : Hendaiarrak kontsultatu ditugu eta haien iritzia entzun dugu.

PROALDIM enpresak Moleres izeneko lekuan 242 etxebizitza eraikitzeko baimena aurkeztu du 2025eko apirilaren 11an.

Proiektu horretan honako hauek sartzen ziren :

  • 146 bizitegi lagunduak (alokairuan eta etxebizitza eskuragarriak) egoitza nagusian,
  • 20 etxebizitza pribatu, prezio kontrolatuan, egoitza nagusian,
  • 76 etxebizitza libre, egoitza nagusirako izan daitezkeenak.

Auzapezaren eta udal gehiengoaren hautetsien nahiaren arabera, etxegile eta alokatzaile sozialak (Habitat Sud Atlantic) joan den uztailaren 24an proiektua aurkeztu dute biztanleei Gaztelu aretoan.

Bilkura hau eraikitzeko baimenaren azterketaren denboran egin da, proiektua aldatu izan dadin, une horretan egingo ziren oharren arabera.

Proiektuaren dentsitateari, aparkatzeari, sarbideari, zirkulazio fluxuari buruzko galderak behin baino gehiago aipatuak izan dira trukaketetan.

Testuinguru horretan, hautetsiek etxegilea eta biztanleak behin baino gehiagotan errezebitu dituzte (Berekoetxea jabekidetzaren eta Molereseko herritar kolektiboaren ordezkariak).

Etxegileak proiektuaren egokitzeko proposamenak egin baditu ere, Auzapezak eraikitzeko baimena ukatzeko erabakia hartu du. Izan ere, proiektuak, aurkeztua zen bezala, ez zion Hiriari bermatzen auzoan paisaian eta arkitekturan integratzea, segurtasun baldintzak (sarbideak, zirkulazio fluxuak, aparkalekuak) eta bere ardurapeko lasaitasun publikoa betetzea.

Gainera, Hirigune Elkargoko zerbitzuekin(hirigintzako dokumentuen arloan eskumena duena) lan egitea asmoa du Tokiko Hirigintza Planeko dokumentuetan kontzertazio denbora horren emaitzak kontuan hartzeko.

Udalak ez ditu bistatik galtzen Estatuak etxebizitza sozialen ekoizpenari buruz finkatu dituen xedeak, ez eta Hendaiako biztanleek etxebizitza arloan dituzten itxaropenak ere.

Halere, lehenetsi nahi izan ditu hendaiar guzien bizi baldintza lasaituak, oraingoak eta etorkizunekoak, eta horrela lurrealdearen erronkari eta bere eragozpenei egokitutako proiektu baten denbora hartu.