Gehiengoaren taldea: 2026ko urtarrilaren udal aldizkariko zatia

Hendaian, osoki sinesten dugu zerbitzu publikoetan. Justizia sozial hobe baten bermatzaileak dira, ezkutu bat ahulenentzat eta emantzipazio tresna bat bakoit-zarentzat.

Horrela, eraikin eta zerbitzu publikoetan inbertituz, sozial eta lurralde isolamenduaren aurka lan egiten dugu, elkarteei ere gure laguntza mantenduz, horiek baitira guztiok maite dugun « elkarbizitza » horren benetako eragileak.

Gaztelu aretoa, Errepublika plaza, Txiki Handi, Irandatz igerilekua,

Toki bakoitzak helburu bera du : zerbitzu publiko kalitatezkoak, eskuragarriak eta egokituak eskaintzea, hendaiarren eguneroko beharrei erantzuten dutenak.

Laguntzen dute, egunez egun, Hendaia bizitzaren etapa bakoitzean lasai bizitzeko eta aurrera egiteko aukera ematen duen hiria izan dadin.

Gure anbizioa argia eta etengabea da : Hendaia XXI. Mendeko hiri bat bilakatzea, erronka ekologiko, sozial eta ekonomikoei erant-zuteko gai dena, hiri bizi bat, bere euskal sustraiez  harro  dena,

Mundu errealean erroztatua eta bertako biztanleekin eta biztan-leentzat aitzina joaten dena.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi aurrerapen horiei eman duzuen engaiamenduagatik, konfiantzagatik eta ekarpenagatik.Jarrai dezagun elgarrekin eraikitzen hiri atsegin, bizi eta solidario bat hurrengo belaunaldientzat !

  1. Urte bikaina opa dizuegu.