Oposizioaren taldea – Goazen Aitzina: 2025eko ekainaren udal aldizkariko zatia

Etorkizunean egin daitekeenari begira jarri eta ikusten da igerilekuaren, bero sarearen eta herri barneko lanek ekarri duten zorpetzeak ez duela ia uzten etorkizunean besterik egiteko aukera. Baina hainbat egituraren berriztapena egin behar da eta portu aldea ere berrantolatu eta Txingudi badiaren ekologia eta ekonomia jokagaiak kontuan hartu.

Bizitegiak behar ditugu ere, bereziki bizitegi lagunduak, eskasia handian baikara horretan

Baina erronka ekologikoa dugu ere eta ezin dugu lurrak artifizialtzen jarraitu. Hori dela eta, Molereseko lursailak hiritartu gabe behar dugu atxiki. 250 bizitegi eraikitzeko proiektua omen du etxegile batek, baina Herriak lur horren kontrola behar du atxiki.