Oposizioaren taldea – Goazen Aitzina: 2026ko urtarrilaren udal aldizkariko zatia

Agintaldi amaiera honetan, oposizioan igarotako bost urte hauen bilana egin nahi dugu. Oposizioan egon gara, bai, baina ez printzipio hutsez: gure iritziak eta proposamenak defendatuz, zentroaren antolaketan, Legarraldeko berritze lanetan, etxebizitzan eta espazio berdeen kontserbazioan.
Oposiziotik eragitea zaila da, ideiak edukiagatik baino gehiago, jatorriagatik epaitzen direlako. Hala ere, %95eko adostasun maila lortu da, eta gure ekarpenak aurkezten jarraitu ditugu.
Etxebizitza soziala gure herri-tarrentzat erronka nagusietako bat da, arduraz eta seriotasunez landu eta bururaino eraman nahi dugu.
2026. Urterako onena opa dizuegu.