Bai urte osoko etxebizitzari, ez iruzurrari !
Konpentsazio neurria 2022ko martxoaren 5an onartu bazen ere, 2023ko martxoaren 1etik da eraginkorra; beraz, hiru urteko gibelapenarekin neurtzen ahalko ditugu ondorioak. Hau da, egiazko lehen bilana 2025eko sasoiaren ondotik egiten ahalko dugu.
Interes orokorraren aintzinean zenbait hautetsik, hala nola Hendaiako auzapezak eta gehiengoak, nahiago izan dute interes partikularrak defenditu, komertzioaren eta turismoaren gaineko beldurrak haizatuz. Alta, neurri honek ez du turismoa blokatzen, arautzen du, hemengo biztanleak babestuz, urte osoko etxebizitza segurtatu asmoz.
Dagoeneko konpentsatzio neurria bere xedea betetzen ari da; 2020tik 2023ra 9.600 etxebizitza bideratu ziren turismora. Geroztik 5 baimen baizik ez dira eman. Odoljarioa gelditu egin da. Hori neurri honen lehen eragin desiratu eta ukaezina da.
Neurri hau indargabetzeak etxebizitza galtze prosezua berriz piztuko luke, eta hori guztiz onartzezina gaur egungo Euskal Herriko etxebizitzaren krisi larriaren aintzinean eta jendeak aterpetzeko duen zailtasunaren aintzinean!
Maiatzean, Hendaian Aldak egin duen ekintza babesten dugu, iruzurra argitan jartzeagatik eta herriko etxeak bere ardurak hartzera behartzeagatik.
Konpentsazio neurria behar bezala aplikatzeko etxebizitzaren ardura lukeen udal lanpostu bat proposatzen dugu, jabeak laguntzeko eta lurraldean eragiteko.