Oposizioaren taldea – Hendaia Biltzen: 2025eko irailaren udal aldizkariko zatia

MOLERES LUR EREMUAN ERAKIKITZEKO BAIMENA UKATZEKO AUZAPEZ JAUNAK HARTUTAKOERABAKIARENHARIRA:

Hirigintza Planean 2020an erabaki zuten auzapezak eta udal gehiengoak lur eremu horri doakion bizitegi kopurua.

Baimena ukatzeko arrazoi nagusia: auzoen, Hendaia Biltzen taldearen eta hautetsien mobilizazio herritarra; horiek  gabe,  baimena  emana zukeen auzapezak. Herritarren deliberamenduari esker argitan gelditu dira proiektu honen inkoherentziak eta arriskuak.

Hendaiako azken arnasgune berdeetako batean erakitzearen kontra garela berresten dugu. Naturgune hori zaindu behar dugun ondare kolektiboa da, bioaniz- tasunaren babeslekua eta klima erregulatzailea, gero eta ohikoagoak diren beroaldietan.

Jadanik eraikitako guneetara mugatu behar da etxebizitzak ekoiztea, bat eginez lurralde biziberritzeko operazioaren perimetroarekin (erdigunetik geltokiko auzogunera doan eremua) herriko kontseiluak aho batez bozkatu zuen gisan. Hendaiako lurren % 90 dagoeneko eraiki eta artifizializatuta dago, aski da!

Ezin dugu Moleresen eraikitzea onartu! Bada garaia argi eta garbi betearazteko lur eremu honek duen laborantzarako izaera, horrela bakarrik babestuko baitugu betoiz estaltzetik. Hauxe da oraintxe dugun galdera bakarra: auzapez jaunak noiz beteko du bere hitza eta hartuko neurriak Moleres laborantza eremu izendatzeko?