AGINTALDIAREN BUKAERA
Agintaldiaren azken artikulu hau neutraltasun eta objektibotasunaren errespetuan egina da, hauteskunde garaiko komunikazioen gaineko araudiaren araberakoa.
6 urte hauetarako hartutako engaiamenduak izan dira gure iparrorratz:
- etxebizitza eskuragarriak denentzat eta lehen etxebizitzen babesa; • ingurumena hobetzea, mugikor-tasun eztia eta gune begetal eta laborantza lurrak babestuz;
- ekonomia sozial eta solidarioa sustatzea;
- zailtasunetan bizi diren pertsonak laguntzea, eta diskriminazio eta bortizkeria ororen kontrako borroka;
- euskara sustatu eta indartzea;
- Hendaiarrekiko etengabeko harremanak, haien harrera eta inplikazioa eskertzen ditugu.
Eskertu nahi ditugu, halaber, herriko langile eta zerbitzuak, haien prestutasun eta inplikazioagatik.
Udal gobernuaren izan ditugun harremanak ez dira errazak izan, eta udal gehiengoa utzi izanak ez du aldatu gure asmoa herria hobetzeko eta hendaiarrentzat onak izan diren neurriak plantan eman ahal izan ditugu halere.
Anitz lan egin behar ditugu oraindik hendaiarren bizimodua hobetzeko, baina horretarako aurrekontua txikia da, azken agintaldiko 50 milioi euroko inbestimenduek kinka larrian utzi baitute herria.
Hendaiako herritar guzioi gure agiantzarik onena desiratzen dizuegu urte berrirako.